castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Zerbitzuak

Entzumen protesiak eta laguntza produktuak

Entzumen protesiak eta laguntza produktuak

Pertsona gorrei eta beren familiei arreta osoa eskaintzeko, AransGin entzumen protesien zerbitzu propioa dugu. Horri esker, entzumen alterazioren bat duten pertsonak gure zentroetan ebalua daitezke eta, ondoren, beren entzumen galerarentzako aproposena den egokitzapena jasotzen dute.

Horrez gain, AransGin laguntzako produktuen eta eremu horretan sortzen diren berritasunen inguruko aholkua emateaz arduratzen gara, bai eta audifonoak erabiltzetik ondoriozta daitezkeen arazoak konpontzeaz ere.

1 - Pazientearen entzumen maila zehazteko beharrezko entzumen probak egitea. (OEA, portaera audiometria, jolas audiometria, ikusmen laguntzarekin egindako audiometria, tonu eta hitz bidezko audiometria eta inpedanziometria).

2 - Pertsona bakoitzaren beharren araberako protesi egokitzapena.

3 - Gorraren beharren eta bere ingurunearen arabera egokienak diren laguntza produktuei buruzko informazioa eta aholkularitza.

  • Argia edota dardara duten iratzargailuak
  • Txirrin argidunak
  • Haurtxoaren negarraz, txirrinaz, atezain automatikoaz eta abarrez ohartarazteko interkomunikazio sistemak
  • Telebistarako, telefonorako eta abarretarako anplifikadoreak
  • Telealarma sistemak
  • Etxean nahiz eremu publikoetan (zinemak, auditorioak, museoak,...) hots seinalearen harrera hobetzen duten begizta magnetikoak eta infragorrizko sistemak
  • Hainbat erabileratako frekuentzia modulatuko sistemak
  • ...

4 - Audifonoen kontrol, mantenu, egokitzapen eta konponketa.

LSE bideoa