castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Zerbitzuak

Familientzako arreta psikologikoko eta aholkularitzako zerbitzua

Familientzako arreta psikologikoko eta aholkularitzako zerbitzua

1 - Gorrentzako arreta psikologikoko zerbitzua

AransGitik gorren kolektiboaren osasun mentalaren alorrean arreta espezializatua jasotzeko beharrari erantzuten saiatzen gara, hala kolektibo horren nahaste mentalen eraginagatik nola, kasu gehienetan, zeinu hizkuntza erabiltzera bultzatzen duten ezaugarri bereziengatik.

Helburuak:

  • Arazo psikopatologikoak dituzten eta zerbitzu arruntetan komunikazio zailtasunagatik arreta jasotzeko oztopoak dituzten pertsona gorrei arreta ematea.
  • Pertsona gorren nahaste mentalak diagnostikatzea, zeinu hizkuntza erabiliz eta kolektibo horren berezko ezaugarriak ezagututa.
  • Pertsona gorrei, baldin badute, bigarren ezintasun bat onartzeko prozesuan laguntzea.
  • Pertsona gorrak arreta psikologikoko zerbitzu orokorretara deribatzea komenigarritasunaren edo larritasunaren arabera.
  • Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta lan egitea jokabide sozial disruptiboa azaltzen den kasuetan.
  • Osakidetzako Ospitaleko eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zerbitzuarekin koordinatzea AransGik emandako gainerako zerbitzuetako erantzun egokiena (hezkuntza arreta, familientzako aholkularitza, etab.).
  • Gorreriaren eta Osasun Mentalaren Espainiako Sozietatean (SESSM) partaidetza aktiboa izatea.

2 - Familientzako babes eta aholkularitza zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin dugun hitzarmenaren bitartez, AransGin gorren familientzako Orientazio eta Babes zerbitzua eskaintzen dugu.

Helburuak:

  • Familiei gorreriaren eta horrek beren seme-alaben eguneroko bizitzan dituen ondorioen inguruko informazioa ematea.
  • Gurasoei beren seme-alabak dituen berezitasun pertsonalekin onartzen eta ulertzen laguntzea, gorreria bezalako egoera berezi bat ez ezagutzeak eragiten duen herstura sentsazioa murrizten laguntzen duen informazio egokia emanez.
  • Gizarteko eta familiako harremanetan arazoak dituzten gorren familiei babesa ematea.
  • Guraso gorrei beren seme-alaba entzuleekin dituzten harremanetan laguntzea, harremanak erraztuz eta irudi positiboak sortuz.
  • Haur gorren hizkuntz ingurunea aberastea, sistema desberdinen bitartez komunikazioa erraztuz, familian elkarrekintza egokia lortzeko.
  • Familiako kideen arteko harremanak indartzea, komunikazio prozesuan inplikatuz, elkarrekintza horiek garrantzi handia baitute edozein pertsonaren izaeraren egituraketa, garapen eta heldutasunean.
  • Familiei beren seme-alaben eskolatzearen inguruko orientazioa ematea, haurraren beharretarako aukera metodologiko egokia hauta dezaten, garapen pertsonala ahalbidetzeko.
  • Familiei laguntza produktuen inguruko informazioa ematea, beren haurren entzumen aprobetxamendu haundiagoa ahalbidetzeko.
  • Familiak elkartegintzan partaidetza aktiboa izateko eta haren garapen prozesuan eta bilakaeran inplikatzeko motibatzea.

LSE bideoa