castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Albisteak

2016ko otsailaren 18a

Zerrendara itzuli

"Os voy a contar mi vida"

2016 Europako Kultur Hiruburuaren ekitaldiak direla eta, larunbat honetan, Otsailaren 20an, Tabakalera eraikineko Z aretoan, arratsaldeko 17.00etan, "Os voy a contar mi vida" izeneko Performance-a burutuko da. Bertan 20 pertsonek hartuko dute parte, horietako 10 pertsonek zeinu hizkuntza erabiliko dute, beste 10ek berriz, ahozko hizkuntzak. Performance honen egilea eta zuzendaria Esther Ferrer da (https://es.wikipedia.org/wiki/Esther_Ferrer).

Beraren helburua, munduaren hizkuntza aniztasuna eszenaratzea da. Esther Ferrer-ek dioenaren arabera "zeinu hizkuntza, pertsona ugarik erabiltzen duten gutxiengo lengoaia da, bestalde, berezko hizkuntza ezaugarriak ditu eta azkenik, gizakiak komunikatzeko erabilitako lehen modua da", horregatik daude zeinu hizkuntza erabiltzen duten 10 pertsona eszenatokian.

Perfomance honen prestakuntza eta gauzapenean Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteko, Manos Ke Rien-eko, ASOCIDE-ko, Gainditzen-eko eta AransGi-ko kideek hartu dute parte.